Lehen Taldea
Sergio Cubero igandeko partiduan jasandako traumatismoaren ondoren modu onean ari da eboluzionatzen.
Joan den asteburuan CD Castellónen aurka jokatutako partidan, SD Eibarreko jokalariak, Sergio Cuberok, garun-kranial traumatismoa izan zuen. Berehala, Mendaroko Ospitalera eraman zuten osasun-egoera ebaluatzeko. Behatuta egon eta lehen azterketa medikoak egin ondoren, alta eman zioten eta bere etxean atseden hartu zuen.
Jokalariak bilakaera ona du eta klubeko mediku-taldeak ebaluatzen jarraituko du.