Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sergio Alvarezek SD Eibarrekin fitxatu du hurrengo lau denboraldietarako

Gijongo Sporting taldetik dator eta 2022ko ekainaren 30ra arte sinatu du

SD Eibarrek orain arte Gijongo Sportingen aritutako Sergio Alvarez erdilaria fitxatu du. 26 urteko Avileseko erdilariak lau denboraldirako fitxatu du talde armaginarekin, 2022ko ekainaren 30ra arte, eta gaur bertan taldea Austrian egiten ari den aurrendeboraldiko stage-ra iritsiko da.

Lehen Mailan 78 neurketa jokatu ditu eta 100 Bigarren Mailan, guztial Real Sportingekin. Jokoa ondo irakurtzen duen erdilaria da, baloiarekin trebea, atzeko lerroari ondo laguntzen diona eta taktikoki azkarra.

Sportingen harrobian hazia, Sergio Alvarez taldeko kapitainetako bat izan da azken urteotan.