Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sergi Enrich: "Taldea oso zentratuta eta gogo handiarekin ikusten dut"

Sergi Enrichek agerraldia egin du gaur goizean, Atxabalpen egindako saioaren ostean. Taldeko kapitaina "oso ilusionatuta" agertu da denboraldi berri baten hasierarekin. Seigarren denboraldia du eta egun taldean partida gehien jokatu dituen jokalaria da.

"Oso ilusionatuta nago, eta fisikoki oso ondo. Denboraldi-aurre honetako egun guztietan entrenatu naiz, azken urteetan egin ez bezala izan ditudan lesio ezberdinengatik. Oso pozik nago horregatik", adierazi du aurrelari armaginak.

Enrichentzat "denboraldi-aurrean garrantzitsuena erritmoa hartzea da, datorren jende berriari laguntzea eta entrenatzaileak nahi duenarekin bat egitea. Horretan ari gara. Garrantzitsuena lesio asko izan ez izana da".

Menorcakoak ez du uste iragan denboraldiko jokalari garrantzitsuen baja gehiegi nabarituko denik. "Kluba eta taldea edozein jokalariren gainetik dago. Hemen inor ez da denok batera baino hobea, onak gara taldea izanda eta batuta egonda. Familia bat ikusten dut eta hori da transmititzen saiatzen naizena".

"Bi fitxaketa berri ditugu. Gutxi daramate gurekin entrenatzen, baina ilusio handiarekin etorri dira, eta nabari da. Saiatuko gara ahalik eta azkarren akopla daitezen, misterrak eskatzen duena uler dezaten. Uste dut ondo joango dela, taldea oso zentratuta ikusten dudalako ".

Aurrelari gorri-urdinak argi du taldeak zer erakutsi behar duen. "Ausartak izan behar gara. Ideiak argi ditugu aspalditik, eta uste dut oso ondo joan zaigula urte hauetan. Misterra iristen ari den jendearekin ari da lanean, ahalik eta modu onenean moldatzen saiatzeko.".

Larunbateko aurkariari dagokionez, Enrichek adierazi duenez, "Celta baloia atzetik ateratzen ahaleginduko da baita jabetza luzeak izaten ere. Gu presioa gogorra egitera aterako gara, beti egin dugun bezala".

Erasoko jokalariak adierazi duenez, "Iaz Celtak ohi baino gehiago sufritu zuen. Zituzten futbolari guztiak kalitate handikoak zirne, sailkapenean askoz gorago geratzea espero zuten ziurrenik. Baina datorren urte berria da eta niretzat Celta Ligako handietako bat da, klub bezala eta dauden jokalariengatik. Kontuz joan ibili beharko gara".

Taldeko kapitaina atsekabetuta agertu da Liga zalerik gabe hasiko delako. "Zorte txarra da haiek Ipuruan ezin egotea. Badakigu guretzat oso garrantzitsuak direla. Gutxi izan arren, beti nabarmentzen dira onenenetan eta txarrenetan. Alde horretatik, galera handia izango da. Saiatuko gara etxetik haiek gustura egon daitezen zelaian egiten dugunarekin