Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sergi Enrich: "Helburua lortzeko Ipurua da gure oinarria; zaleen eta jokalarien arteko sintonia bikaina da"

Eibarreko aurrelariak nabarmendu du "elkarlanean indartsuagoak gara"

Sergi Enrichek prentsaurrekoa eskaini du gaurkoan Mallorcaren aurkako partidaren atarian (larunbata, 13:00). Eibarreko aurrelariak adierazi du “helburua Ipuruan lortu behar dugu”. Enrichen esanetan, “sintonia ona dago” zaleen eta taldearen artean eta “horrek arrakastaren oinarria izan behar du denboraldi amaierara arte”.

“Pozik gaude Levanteren aurka egindako partidarekin. Argi du helburua lortzeko Ipuruan indartsu izan behar dugula. Jokalariak oso zentratuta gaude eta larunbatean ikusi zen, hasieratik partidaren bila joan ginen. Badakigu elkarlanean indartsuagoak garela”.

“Etxean jokatutako neurketak onak izan dira. Zaleak beti babesten gaituzte eta hori garrantzitsua da. Badakite guretzako berezibikoa dela eta uste dut etxean jokatzen dugunean bestelako Eibar ikusten dugula, garaipena lortzeko gosearekin”.

“Zaleekin ez dugu zalantzik egiten. Guretzako garrantzitsua da haiek taldearekin harro egotea. Uste dut sintonia ona dagole haien eta gure artean. Oso eskertuta gaude zaleekin eta beren babesa eskertzen saiatzen gara norgehiagoka bakoitzean”.

Larunbatean Mallorcaren aurka jokatuko duten lehiaren inguruan, Enrichek “aurkari zuzen baten aurka jokaatzen dugu eta jaitsiera postuekin distantzia mantendu nahi dugu”, adierazi du.

“Mallorca talde sendoa da, intentsitate askorekin jokatzen dute, baina guk hiru puntuak lortu nahi ditugu etxean. Lehia guztiak dira zailak guretzat, ikusi da aurten ez dela batere erraza irabaztean. Aldeko dugu partida etxean dela”.

“Mallorcaren partida ugari ikusi ditut aurten. Etxetik kanpo garaipenik lortu ez badute ere partida onak egin dituzte. Zenbaitetan ez du galtzea merezi. Edonola ere, guregan jarri behar dugu arreta, bide beretik jarraitu behar dugu: batasuna, denak bide beretik eta hórrela dena errazagoa izango da”.

Aurrelariaren iritziz, gakoa “hutsegiterik ez egitea, arlo defentsiboan ondo egotea eta burua ondo erabiltzea” izango da.

Sergi Enrichek Mallorcan hasi zuen bere ibilbide profesionala. “Lehen Mailan debutatzeko aukera eman zidaten. Jokalari moduan bertan hezi nintzen, nahiz eta ostera, ez nituen nahi adina aukera izan. Orain Eibarren nago, benetan maite dudan taldean, eta oso eskertuta nago klubak eman didan guztiagatik. Eibarren koloreak biziki defendatuko ditut eta espero dut hiru puntuak etxean gelditzea. Aurrerantzean Mallorcak zortea izan dezala bere helburuan”.

Bere arlo pertsonalarengatik galdetu ditionean, Enrichek esan du “orain arte hasieratik jokatzen ari banaiz golik egin gabe zerbait ondo egiten ari naizelako da”.

“Lanari dagokionean ahal dudan guztia ematen saiatzen naiz. Aurrelari bati golak eskatzen zaizkio, baina hasieratik ari banaiz zerbait ondo egiten ari naizelako da. Espero dut larunbatean abaguneren bat izatea, aurrelariek ere golak behar ditugu. Baina garrantzitsuena norbaitek egitea da. Pasa den larunbatean Charlesek lagundu gintuen bi gol eginez, datorren astean Kike, Quique edo ni izan gaitezke. Ez dugu golegile nabarmenik taldean, hortaz denon artea egin behar ditugu golak”.

Era berean, plantilla osoaren garrantzia azpimarratu du Balearetako jokalaria. “Gurea bezalakoa den talde batean ez dira hamaika jokalari besterik ez. Bakoitzak berea egiten du. Baja garrantzitsuak izan ditugu baina taldeak beti eman du aurpegia. Denek izan ditugu aukerak eta ondo egin ditugu gauzak. Ez dago talde titularrik, plantilla aberatsa gara eta denen beharra dugu”.