Skip to main content
EU
Kluba

Ser Gipuzkoak 'Hoy por hoy' programa Ipuruatik eman du

Eibarreko alkatea, Kultura eta Kirol Saileko diputatua eta Eibarreko presidentea izan dira, besteak beste

Eibarko alkate Miguel de los Toyosek, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Denis Itxasok eta SD Eibarreko presidente Alex Aranzabalek gaur zuzenean hartu dute parte 'Hoy por hoy' programan; programa Ipuruako palkotik eman dute, Gipuzkoako Ser katearen bidez.


Programan zehar, Denis Itxasok esan du Eibarrek Ipuruaren «erreforma-proiektu bat planteatzen badu», «adostasuna ekarriko duena eta Aldundiaren begietara arrazoizko inbertsio bat dena», foru-erakundeak «lagunduko» duela.
«Udalak abala ematen badu, Aldundiak ahalegin guztia egin behar du. Eibar harrotasunez betetzen gaituen Gipuzkoako talde bat da, eta lagundu egin behar dugu. Gipuzkoak kasu egin behar die Eibarren asmoei. Adostasun-proiektu bat aurkezten badu, lagunduko diogu», esan zuen.


Ildo horretatik, Eibarreko alkateak esan zuen Ipar Tribunako lanetarako (jadanik bukatuak) Udalak Plan Partzial bat onartu zuela (21 bototik 11rekin eta auzokoen protestekin), eta atzo bertan Ekialdeko Tribunako lanen Plana aldatzea onartzeko osoko bilkura bat egin zutela (maiatzean hasiko dira lanak); «indar guztien adostasunez» atera zela esan zuen, eta auzokoen aldeko iritziarekin. «Kluba lanean aritu da auzokoak entzuteko eta adostasunetara iristeko. Horren guztiaren baturak instituzioekin indarrak elkartu ditzake».


Bestalde, Alex Aranzabalek uste osoz esan zuen honakoa: «Lehenago edo geroago bat etorriko gara instituzioekin lanen finantzaziorako».
Jardunaldiko azken txanpa honetan taldea zein egoeratan dagoen ere izan zuen mintzagai, eta zera azpimarratu zuen: «Azken hiru partida hauek oso garrantzitsuak dira, hau baita Eibarren historian denboraldirik onena, eta ahal dugun gehien tenkatu nahi dugu gure sailkapena».