Skip to main content
Lehen Taldea

Hitzordu bikoitzeko astea

Asteazkenean 20:00etan Kopan Náxara CD-ren aurka jokatuko dugu Haron, eta larunbatean UD Almeriaren aurka 21:00etan, baita bisitari moduan ere.

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek bihar jarraituko du Errege Kopako lehenengo partiduaren prestaketa. Beñat San Joseren taldea asteazkenean 20:00etan arituko da Luis De La Fuente Estadioan (Haro).

Kopa partidaren ostean, talde armaginak La Liga Hypermotion-eko 12. jardunaldiko irteera prestatuko du. UD Almeriaren aurka izango da larunbatean 21:00etan UD Almería Stadiumean.

Atzoko lehen prestaketa saioaz gain, aste honetako prestaketa plana 3 saioetan oinarritzen da.

Asteko plana:

  • Astelehena: Atsedena
  • Asteartea: 11:00, Areitio (Ate Itxia)
  • Asteazkena: 20:00, Náxara CD - SD Eibar (Luis De La Fuente Estadioa)
  • Osteguna: 11:00, Areitio (Ate Itxia)
  • Ostirala: 10:00, Areitio (Ate Itxia)
  • Larunbata: 21:00, UD Almería - SD Eibar (UD Almería Stadium)
  • Igandea: Atsedena
*Komunikabideek sarbidea izango dute asteko planean "Ate Irekia" adierazten den kasuetan eta beti prentsa departamentuarekin aurretiko akreditazioarekin.