Skip to main content
EU
Kluba

Abonatu berrientzako zerrenda gaur itxi da

Klub-ak, abonatu berrien zozketarako sarbidea ematen duen zerrenda itxi du gaur.

Gaur arratsaldean 1.006ko abonu berrietan interesatuez osatutako zerrenda itxiko da. Zozketa, notarioaren aurrean, hurrengo astelehenean abuztuaren 11n goizeko 10:00etan, Eibarren gauzatuko da. Gerora, Klub-ak zozketan sarituak izan direnak informatuko ditu, abonu berriak gauzatzeko beharrezko informazio guztia emanez, hala nola, data, ordua… Gainera, zozketan sarituak izan direnen zerrenda eskuragai izango dugu Ipuruako bulegoetan egun horretatik aurrera.

Zozketaren onuradunek, 2014-2015 denboraldiaren hasieratik lehengo bueltaren amaiera arte baliagarria izango den abonu bat harpidetzeko eskubidea izango dute.

Guztira 450 abonu zozkatuko dira, horietatik:

- 198 Abonu Harmaila Nagusian kokaturik egongo dira.

- 18 Abonu Ekialdeko Harmailan kokaturik egongo dira.

- 171 Abonu Mendebaldeko Harmailan kokaturik egongo dira.

- 63 Abonu Iparraldeko Harmailan kokaturik egongo dira.

 Klub-eko akzionista diren horiek lehentasuna izango dute zelaian kokapena aukeratzeko orduan. Tarifei dagokionez;

AKZIODUN DIREN BAZKIDEAK

- 100€ Umeentzako tarifa (17 urtera arte)

- 200€ Jubenil/Gazteen tarifa (17-25 urte bitartean), langabetu, pentsionistak

- 300€ Helduentzako (25 urtetik gorakoak)

AKZIODUN EZ DIREN BAZKIDEAK

- 110€ Umeentzako tarifa (17 urtera arte)

- 220€ Jubenil/Gazteen tarifa (17-25 urte bitartean), langabetu, pentsionistak

- 330€ Helduentzako (25 urtetik gorakoak)

Abonu berria lortzeko interesa duten horiek eta zozketa honetan sarituak izan ez direnak, abonu bat lortzeko aukera berri bat izango dute, behin Iparraldeko Harmaileko lanak amaitutzat ematen direnean.