Skip to main content
Kluba

SD Eibarren Udako Kanpusean izena emateko epea zabalik da

Kanpusak txanda bi izangi ditu: ekainaren 25tik 30era, eta uztailaren 2tik 7ra

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek, Fundazioaren bitartez eta IK4-Teknikerrekin eta AVIArekin elkarlanean antolatzen duen Udako Kanpusean parte hartzeko izen-ematea zabalik da jada.

Aurtengoa Kanpusaren bosgarren edizioa izango da, eta 9 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Oporraldia beste modu batera gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek kanpusean, eta, dibertitzeaz gain, futbolaren mundu paregabea eta SD Eibarren balioetara hurbildu ahal izango dira.

Profesional onenekin osatutako taldearen gidaritzapean futboleko entrenatzaile profesionalak, pedagogoak eta sorterriko ingeles irakasle bat izango dira egunerokoaren arduradunak..

Kanpusa txanda bitan izango da. Aurrenekoa, ekainaren 25tik 30era, eta bigarrena uztailaren 2tik 7ra.

Era berean, Debanarrenan, Debagoienan, Durangaldean, zein Ondarroan edo Azpetiia-Azkoitian bizi diren umeentzako garraio zerbitzua eskainiko da.

Udako Kanpusaren bosgarren edizio honek Klubeko babesle nagusiaren, AVIAren, eta IK4-Teknikerren babesa izango du.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak hurrengo esteka kontsultatu dezake: https://www.sdeibar.com/eu/fundazioa/udako-kanpusa