Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarren Udako Kanpusaren bigarren txanda astelehean hasiko da

Hurrengo astelehean, Uztailaren 3an, SD Eibar Fundazioaren Udako Kanpusaren bigarren txanda hasiko da. 9 eta 14 urte bitarteko umeek izena eman dezaten aukera badago oraindik. 

Bere laugarren edizioan, balioen hezkuntzarako tokia izango da Kanpusa, baina baita futbola, gozamena eta ingelera ikasteko, eta 2003 eta 2008 urteen artean jaiotako umeentzako zuzenduta dago.

Bigarren zein hirugarren (Uztailaren 10tik 15ra) txandetan izena emateko aukera badago oraindik, eta hemen egin daiteke. 

Bigarren txandak umeak eraman eta hartzeko autobus zerbitzu berezia izango du Arrasate, Bergara, Soraluze eta Elgoibarretik, eta hirugarrenak Azpeitia eta Azkoitiatik.