Skip to main content
EU
Peñak

SD EIBARREN PEÑA OFIZIALEN I. BILKURA

Datorren igandean SD Eibarren Peña Ofizialen I. bilkura ospatuko da, ekitaldi egitarau oparoarekin

Datorren igandean SD Eibarren Peña Ofizialen I. bilkura ospatuko da, ekitaldi egitarau oparoarekin. Helburua SD Eibar - Villarreal CF partida aurretik hirian zehar jaigiroa sortzea izango da. Kluba Peña antolatzaileekin batera aritu da elkarlanean: Eskozia La Brava eta Urko Taldea. Oraingoz, 100 peñistatik gora dira Txantxa-Zelain ospatuko den bazkari herrikoira gerturatuko direnak. USTEKABE txarangak eta trikitilariek girotuko dute eguna. 

 

EKITALDIEN EGITARAUA

11.30h. Txosnaren irekiera Txantxa-Zelain (edaria eta pintxoak), bildutako dirua A.F.E.S.D. (Asociación para niños afectados por enfermedades sin diagnóstico) elkartera bideratuko da.

 

12h. Trikipoteo armagina Ustekabe Txarangarekin.

 

14.50h. Peñen bazkaria Txantxa-Zelain - Euririk ariko balu, Untzagako Jubiletxean.

17.15h. Familia argazkia Untzaga Plazan.

 

17.30h. Kalejira Ipuruara bidean.

 

18.15h. IPURUAn jokatuko den partidan jaigiroa.

 

  • Parte-hartzaileak: Eskozia La Brava (40), Urko Taldea (14), Gatzato (10), Peña Errasti (21), Eibar Gasteiz (8), Giro-Ona (6), Eibar Frunde (4), Peña Celtic Submari (Villarreal 8).
  • Musika: Trikitilariak - Ustekabe Txaranga.