
Lehen Taldea
SD Eibarren lehen partida Gaizka Garitanoren Deportivoren aurka izango da
Armaginek eskatu bezala, lehen partida kanpoan izango da, zelaian egiten ari diren lanengatik
Denboraldi berriko egutegia argitaratu dute eta lehen partidan aspaldiko bi lagunek topo egingo dute, José Luis Mendilibarrek eta Gaizka Garitanok. SD Eibar Coruñara joango da abuztuaren 21ean, RC Deportivoren aurka denboraldiko lehen partida jokatzera.
Lehen derbia handik hilabetera izango da, irailaren 25ean, Real Sociedaden aurka. Urriaren 16an, berriz, Eibarrek lehen mailara igo berri den Osasuna hartuko du. Abenduaren 4an, armaginek San Mames bisitatuko dute, eta, handik astebetera, Eibarrek Deportivo Alavés hartuko du etxean.