Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarren Lagunarteen Nazioarteko Federazioa eratu da

Federazioak 21 lagunarte ofizial batzen ditu

Ipuruako Formakuntza Zentroko gelek SD Eibarren Lagunarteen Nazioarteko Federakuntzaren Eratze Batzarra jaso dute gaur goizean.

SD Eibarren lagunarte gehienak ordezkatzen dituzten 25 lagun bildu dira gaur goizean klubak eta lagunarteak hilabeteetan zehar garatu duten proiektua martxan jartzeko. Federazio honek gaur eguneko lagunarteak eta etorkizunean atxikiko direnak batzeko balioko du eta, era berean, klubarekin duen harremana ofiziala izatera pasako da.

SD Eibarren Nazioarteko Federazio berriak 21 lagunarte ofizial batzen ditu; 6 eibartar, estatuko 9 eta nazioarteko 6.

Honakoa izango da elkarteak aukeratu duen zuzendaritza:

  • Presidentea : Pedro Pérez (Peña Errasti)
  • Presidentziako adjuntua: Igor Mayora (Peña Eskozia la Brava)
  • Presidenteorde Instituzionala: Mikel Porto (Peña Urko)
  • Presidenteordea: Axel Riaño (Gazte Armagiñak)
  • Idazkaria: Unai Belategi (Peña Gatzato)
  • Diruzaina: Unai Ruiz (Peña Emango Nuke)
  • Bokalak: Lagunarte bakoitzeko bat, aurreko karguetan ordezkatuak ez daudenak.

Batzarraren ostean, Federazioaren zuzendaritza berriak kulata bat oparitu dizkie Mikel Larrañaga eta Javier Sarrionandia SD Eibarreko kontseilariei, eta opari bera eskainiko dute euren senidetze ekitaldietan.