Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarren Konplimendu Organoak Kontseiluak egindako kontratazioen zuzentasuna eta legalitatea egiaztatzen du

Organo independente honek ofizioz ekin du azaroaren 24ko Akziodunen Batzarrean adierazi ziren salaketen berri izan ostean

SD Eibarren Konplimendu Organoak egungo Administrari Kontseiluak egindako kontratazioen zuzentasuna eta legalitatea egiaztatu du. Azaroaren 24an egin zen Akziodunen Batzarrean, akziodun talde baten ordezkariak hainbat salaketa egin zituen kontratazio horien gainean.

Konplimendu Organoa Klubaren Kode-Etikoaren markoan eman daitezkeen urratzeen kontsulta edo salaketak jaso eta aztertzeko sortutako baliabide independentea da.

Konplimendu Organoak berak eskatu zion aipatutako hiru kontratazioen informazioa Klubari Akziodunen Batzarrean gertatutakoa jakin ostean.

Klubak aipatutako kontratazioei buruzko informazio guztia eman eta gero, Organo honek iritzi du Hornitzaile hauen kontratazioa justifikatuta dagoela bere lehiakideekin alderatuz Klubari eskaintzen zizkien onurengatik.

 

Erantsita doan dokumentuan agertzen da Konplimendu Organo honek egindako komunikazioa.

Jakinarazpena jaso ostean, SD Eibarreko Presidenteak komunikatu bat argitaratu du non adierazten duen Klubera heldu denetik, eta Presidentea izan aurretik, Barne Kontu-Ikuskaritza Komisio bat, jokabide-kodeak eta kode-etikoa ezarri dituela.

 Aipatutako Barne Kontu-Ikuskaritza Komisioari helduta, Klubak azken hiru urteetan egindako gastuen gaineko lan sakona egiten hasi gara, baita Kontseiluko kide bakoitzak egin dituenak ere.

Orain gastuen kontrol osoa daukagu, ezarritako prozedurekin erabakiak apetaz hartu ez daitezen.

 “Ez dut ez Klubaren ezta nire zintzotasuna modu zuzengabean zalantzan jartzea utziko, akziodunen ordezkariak egin zuen bezala arduragabekeria legal edo morala ‘erdi egiekin’ aipatuz”.

 “Fede txarrarekin ekin dute eta, nire iritziz, lerro gorri bat igaro dute Kluba kaltetu nahian eta erlazionatutako pertsonei min handia eginez”.

 “Kirol arloan, arlo finantzarioan eta baita gestioaren beste arloetan gauzak ondo doazenean; laneko giroa behingoz aldatu denean eta mundu guztia bere eginkizunetan zentratuta dagoenean, badirudi badirela gutxi batzuk gauzak ondo joatea gustatzen ez zaienak eta nahiago dutenak bazterrak nahastea giroa okertu eta zalantzak sortzeko”.

Dokumentu honen eduki osoa, non aipatutako hiru kontratazioetan eraman den prozedimendua azaltzen den, erantsitako estekan kontsulta daiteke.

Interes gatazkarik ez dagoela ondorioztatzen duen eta, beraz, aipatutako hiru kontratazioen leialtasun betebeharraren aurka joaten dela dioen txostena ere eransten da

 

 

                                                                                    presidentearen-komunikatua--01-12-16-

                                      nota-informativa-sd-eibar                             informe-jur--dico