Skip to main content
Kluba

SD Eibarren Bitarteko Egoera Finantzarioen buletina editatu dute

Esku-orria hurrengo egunetan banatuko zaie Klubaren akziodunei

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek Sozietatearen Bitarteko Egoera Finantziaroak batzen dituen buletina editatu du, joan den azaroko Akziodunen Batzar Orokorraren harira egindakoari jarraipena emanez.

Buletina mundu osoko akziodunei bidaliko zaie hurrengo egunotan. Ulertzea errazteko, bertsio bikoitza editatu da (euskera-gaztelera eta gaztelera-ingelera).

Bitarteko Egoera Finantziaroak enpresa batek data zehatz batean aurkezten dituen egoera kontableak dira (Egoeraren Balantzea eta Irabazi eta Galeren Kontua), jarduera amaierako urteko kontuetatik kanpo, futbol Klubetan ekainaren 30ean ematen direnak.

Bitarteko Egoera Finantziarioen helburua enpresa baten martxaren informazio kontable erreal eta fidagarria aurkitzea da.

Datuek adierazten dutenez, 2016ko ekainaren 30etik abenduaren 31ra arte, Klubaren aktiboa 23,03 milioi eurotik 39,05 milioi eurora pasa da. Denbora tartean berean, Patrimonio Osoa 14,43 milioi eurotik 21,47 milioi eurora pasa da.

Datu ekonomiko hauekin batera, esku-orri honek Klubaren intereseko eta eguneko informazioa dauka.

sei-hileko-txostena