Skip to main content
EU
Peñak

SD Eibarren bi Peña ofizial berri: "Peña Iru" Iruretaren omenez eta "Peña Vasca en Ecuador"

Peña berri hauen sorrerarekin, Eibarrek 21 Peña ofizial ditu jadanik

Berriatuako atezaina den Xabi Iruretagoienak bere Peña ofiziala du jada, “Peña Iru” du izena, Eibartarra da eta laster egingo da bere inaugurazio ofiziala.

Ecuador da Eibarren Peña ofiziala duen herrialde berria, honekin, 11 dira jadanik munduan zehar Eibar babesten duten herrialde ezberdinak. Peña Vasca en Ecuador Guayaquilen sortu da eta Gustavo Izurieta Chacón da bere presidentea, nork bere peñakideekin batera taldearen egunerokoa jarraitzen duen, honen web orri ofizialaren eta sare sozialen bitartez.

SD Eibarren peña ofizialak sortzeko kanpainak irekita jarraitzen du, interesatuek hemen kontsulta ditzakete kanpainaren oinarriak, edo informazioa eskatu comunicacion@sdeibar.com helbidean.