Skip to main content
EU
Harrobia

SD Eibarren bi ordezkari Euskal Kopako finaletan

Emakumeen lehen taldeak eta Ohorezko Mailako gizon gazteen taldeak finala jokatuko dute bihar

SD Eibarrek bi ordezkari izango ditu bihar larunbata, ekainaren 11, Euskal Kopako finaletan: emakumeen lehen taldea eta Ohorezko Mailako gizon gazteen taldea (Eibar Urko).

Emakumeen taldeak etxetik kanpo jokatuko du finala Añorga KKEren aurka, Rezolako zelaian. Partida 18:00etan hasiko da.

Añorga ez da aurkari ezezaguna armaginentzat, bitan jokatu baitute haien kontra aurtengo denboraldian, Bigarren Mailako bigarren taldean, eta bietan armaginak izan dira garaile (3-0 eta 1-3). Ligan, Eibar hamargarren sailkatu da, jaitsiera-postuetatik kanpo, eta Añorga laugarren.

Finalera iristeko, Félix Recioren neskek Erandioko Betiko Neskak, Pauldarrak eta Bizkerre FT garaitu behar izan dituzte.

Eibar Urkok, berriz, finala bihar jokatuko du Unben, 17:00etan, Bilboko Danok Bat taldearen kontra. Gazteen Ohorezko Mailako II. taldean hirugarren izan da talde hori. Eibar Urko bederatzigarren izan da, 42 punturekin.

Finalerako bidean, Eibarrek Hernani, Indartsu eta Santutxu kanporatu ditu.

Denboraldi honetan bertan, Iban Fagoagak entrenatutako taldea txapeldunordea izan da Portugaleteko Hiria Txapelketan Reala eta Deportivo kanporatu eta, finaleko penaltietan, Athletic Klubaren aurka galdu ondoren, eta irabazi egin du Bergarako Mutxiren Omenaldia txapelketa Realari 2-0 irabazita.