
Beteranoak
SD Eibarren beteranoen taldeak Barakaldoko txapelketa irabazi du
Armaginak Barakaldo CF garaitu dute finalean, penalti-txandan
SD Eibarren beteranoen taldeak garaipena eskuratu du gaur Barakaldoko Lasesarre kiroldegiko belar artifizialeko zelaian jokatu den txapelketan.
Final-erdietan, Eibarreko beteranoek 6-0 irabazi zioten Sestaoko San Pedro taldeari eta 2-1 Barakaldo CFri.
Barakaldo CF bera izan da finaleko arerioa, eta banako berdinketarekin amaitu da partida. Txapelduna, beraz, penalti-jaurtiketek erabaki dute, eta hamaika metrotatik finago ibili dira armaginak.
Txapelketa honetako partidetan harmailetan izan da ikusle bezala SD Eibarko presidentea, Amaia Gorostiza.