Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarren Beteranoen Elkarteak akordioa sinatu du Klubarekin bere proiektua ofizialduz

Gaur arratsaldean egin da hitzarmenaren sinadura Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidentearen eta Roberto Marzana Beteranoen Elkartearen presidentearen artean

SD Eibarren Beteranoen Elkartea 2009ko maiatzean sortu zen, baina gaur egin da ofizial Klubaren ea elkartearen arteko hitzarmenaren sinaduraren ostean. Ekintza honen bitartez elkartearen proiektu eta ekimen guztiek kutsu ofiziala hartzen dute, eta Klubaren egitura barneko beste talde bat bezala izango da hartua hemendik aurrera.

Elkarte honek Klubeko gertakizun gehienak batzen ditu, eta bere kideen artean elkarte honi esker oraindik Klubari lotuta jarraitzen duten mitoak daude: Oskar Artetxe, Bixente Oyarzabal eta Xabier Gurrutxaga, besteak beste.

Gaurtik aurrera, Beteranoek Kluba modu ofizialean ordezkatu ahal izango dute edozein ekintzatan, Klubaren egunerokoan hartuko dute parte eta Eibarren benetako balioen enbaxadoreak izango dira.

Antolakuntzari dagokionean, Beteranoen Elkarteak urteko aurrekontua izango du, beste taldeek bezala, eta bi helburu nagusi ditu: FEAVek antolatutako Iparraldeko Liga eta Lehen Taldearen arerioak diren talde beteranoen aurka jokatzea iraganean Rayo Vallecanoren aurka eta asteburu honetan Valenciaren kontra jokatuko denaren antzekoa.

Elkarte honek proiektuak sortu eta garatzeko, eta Eibarren balioak sustatzeko ekintzak egiteko konpromezua hartzen du. Horren adibide da joan den udan Ginebran Nazio Batuen Nazioarteko Txapelketan parte hartu izana. Gainera, armaginek txapelketa irabazi zuten eta SD Eibarrek lortzen duen lehen nazioarteko txapelketa lortu zuten.

Azkenik, SD Eibarren Beteranoen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie azaroaren 19an Astelenan egin zen omenaldian parte hartu zutenei. Izan ere, elkarteak kontaktuak jaso ahal izan zituen bertan eta, horiekin, beterano armaginen datu-base osatuagoa bete. Ekitaldi honen argazkiak esteka honetan ikusi daitezke: https://goo.gl/7nvx4h 

 

Elkarteak antolatutako hurrengo neurketa:

Otsailak 4, larunbata, 16:30etan

Valenciako Jokalarien Mito Elkartea – SD Eibarren Beteranoak

Tokia: Paternako kirol hiria, Valencia