
SD Eibarren Administrari Kontseiluaren jendaurreko aurkezpena
Amaia Gorostiza buru den zerrendak babes gehiena jaso zuen ekainaren 1ean
Ekainaren 1ean akziodunek aukeratu zuten SD Eibarren Administrari Kontseilu berriak jendaurreko aurkezpena egin du gaur hedabide eta Klubeko langileen aurrean.
Amaia Gorostizaren hamahiru kideek jaso zuten SD Eibarreko akziodunen babes gehiena Klub armaginaren historian egindako lehen hauteskundeetan.
Honakoa da Administrari Kontseiluaren konposaketa: https://www.sdeibar.com/consejo-de-administracion
Kontseiluko zortzi kide aurretik ere bertan zeuden hauteskundeen aurretik. Hauek dira inkorporazio berriak: Virginia Arakistain, Leire Barriuso, Javier Gurrutxaga, Anton Martinena eta Alex Martínez.
Hurrengo egunotan emango da jakitera Administrari Kontseilu berriaren lan-egitura.