Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarreko udako campusean izena emateko epea zabalik

Hiru txandatan egingo da, ekainaren 27tik uztailaren 16ra

Eibarrek gaur ireki du Ipuruan ekainaren 27tik uztailaren 16ra egingo den Udako Campusean izena emateko epea.
2022ko Udako Campusa 2010 eta 2013 artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta bertan parte hartzen dutenek beste modu batean gozatzeko aukera izango dute, futbolaren eta Eibarren balioen mundura gerturatuz.

Futboleko entrenatzaileek, ingeleseko irakasleek eta pedagogoek osatutako profesional-talde batek gidatuko ditu saioak Ipuruako Anexoko zelaiko instalazio berrietan.
Izen-emateak gaurtik ekainaren 4ra bitartean egin daitezke Klubaren webgunean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, campus@sdeibar.com helbide elektronikoa eta 943 201 831 zenbakia erabil daitezke.