Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarreko min hartutako jokalarien egoera

IMQ SD Eibarreko aseguru-etxe mediko ofizialak eskainitako informazioa

Klubeko mediku zerbitzuek gaur goizean baieztatu dute Alejandro Gálvez atzelariak zuntz-haustura duela eskuin abduktorean. Hortaz, lau aste inguru pasa beharko ditu zelaietatik kanpo.

Antonio Luna, bere partez, atzo ez zen entrenatu hotzeria baten ondorioz, baina gaur entrenamendu erdia bete du eta bihar normaltasunez lan egingo du. 

Taldeko gainontzeko jokalariak normaltasunez entrenatu dira gaur eta igandean Real Madrilen aurka jokatzeko moduan daude.

IMQ SD Eibarreko aseguru-etxe mediko ofizialak eskainitako informazioa.