Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

SD Eibarreko min hartutako jokalarien egoera

IMQ SD Eibarreko aseguru-etxe mediko ofizialak eskainitako informazioa

Ivan Ramisek elongazioa dauka ezker hankako bizeps femoralean. Atzelariak atzoko entrenamenduan hartu zuen min eta dagoeneko tratamendu kontserbadore bat hasi du. Klubeko mediku-zerbitzuek adierazitakoaren arabera, 10 eta 15 egunen arteko tartea pasa beharko du zelaietatik kanpo.

Taldeko gainontzeko jokalariak normaltasunez entrenatu dira gaur eta igandean Granadaren aurka jokatzeko moduan daude.

IMQ SD Eibarreko aseguru-etxe mediko ofizialak eskainitako informazioa.