Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarreko min hartutako jokalarien egoera

Kike, Peña, Escalante eta Etxaburuk lesio ezberdinak izan zituzten atzo

Klubaren Mediku Zerbitzuek adierazi dutenez, SD Eibarreko min hartutako jokalarien egoera hurrengoa da:

Kike García: Ezkerreko psoas iliakoan gainkarga. Datorren asteko asteartean edo asteazkenean bueltatuko da zelaietara.

Rubén Peña: Eskuineko gandor iliakoan kontusioa. 5 eta 7 egun arteko baja.

Gonzalo Escalante: Lehen graduko zaintiratua ezkerreko orkatilan. 5 eta 7 egun arteko baja.

Asier Etxaburu: Ezkerreko oineko behatz batean infekzioa. 3 eta 5 egun arteko baja.

Beste alde batetik, Antonio Lunak arazorik gabe bukatu du bere bigarren entrenamendua jarraian eta, printzipioz, bihar RB Leipzig-en aurkako partidan berragertuko da. Jota Peleteiro ere korrika egitera atera da lehenengo aldiz ezker oineko bosgarren behatzeko hurbileko falangea hautsi zuenetik. Oraindik itxaron beharko da lesioaren garrantzia jakiteko.

IMQ SD Eibarren Aseguru-etxe Mediko Ofizialak eskainitako informazioa.