Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

SD Eibarreko emakumeen taldea Euskal Kopako finalerdietara

Armagin emakumeek Pauldarrak taldea garaitu zuten penaltietan, bana berdindu ondoren

SD Eibarreko emakumeen taldea Euskal Kopako finalerdietara iritsi da, Barakaldon Pauldarrak taldea garaitu ondoren. Penaltietan garaitu zituzten (5-4), partida bana berdinduta bukatu ondoren.

Armaginek Barakaldora bidaiatu zuten zenbait bajarekin: Melani, Yaiza eta Haizea Lomba, hainbat arazo fisikorekin. Hori zela eta, Itsaso Gorostegi, kadeteen taldekoa, sartu zen deialdian.

Etxeko taldea hasi zen irabazten, Serraltako zelaiaren tamaina txikietara ohituagoa. Dueluetan intentsitate apur bat gehiago jartzen zuten. Armaginak kontraerasoan jokatzen saiatzen ziren, baina etxeko atezaina oso adi zegoen.

Gola korner batean iritsi zen. Oso itxita bota eta Iratxe atezainak urrundu zuen, baina errebotea Pauldarrak taldeko jokalari batek hartu eta bere pasea gol bihurtu zuen modu akrobatikoan haren kide batek.

Horrela bukatu zen lehen erdia, eta bigarrena antzeko joko-patroiarekin hasi zen. Hala ere, Félix Reciok egindako hiru aldaketek Eibarreko taldearen dinamika zerbait aldatu zuten. Aurkako taldearen areara arriskuarekin hurbiltzen hasi zen.

Ukitu askoko jokaldi batean, Ainara, Alaitz, Larrus, Irati eta Alonsoren artean prestatutako jokaldian, Alonsok sakonean Iratiri baloia pasatu zion, eta bote lasterrean kanpoaldearekin bidalitako baselina eder batekin, markagailua bana jarri zuen. Markagailu horrekin bukatu zen partida, eta penaltietara jo behar izan zuten.

Lehen txandan berdinketa izan zen lau goletara. Seigarren jaurtiketan, Ainhoa Larruskainek Eibarrentzako gola sartu zuen, eta Pauldarrak taldekoak huts egin. Horrela, armaginak Bizkerreren aurka jokatuko duten finalerdietara pasatzea lortu zuten. Bizkerre Getxoko taldea da, eta Euskal Ligan hirugarren bukatu du. Partida datorren asteburuan izango da Uriben. Beste finalerdia Añorgak eta San Ignaziok jokatuko dute.

Eibarren hamaikakoa: Iratxe, Naiara (Ariane), Alaitz, Olatz, Ainhoa Larrus, Maitane, Alaine (Itxaso Goros), Anega (Ainara Juaristi) Ainhoa Alonso eta Irati Lazkano

Golak: 1-1 Irati Lazkanok

Penaltiak: Iratik gola, Alaitzek gola, Olatzek gola, Arianek huts egin, Iratxek gola, Larrusek gola.