
SD Eibarreko alebinen taldeak La Liga Promises txapelketan hartuko du parte bihartik aurrera
La Ligak eta El Larguero Fundazioak antolatu dute Vila-realen jokatuko duten txapelketa
SD Eibarreko Alebin Errendimenduko taldeak asteburu honetan klubaren historian bigarrenez hartuko du parte La Liga Promises txapelketa ospetsuan. Vilarreal CFren Pamesa kirol-hirian jokatuko dute aipatutako txapelketa.
Txapelketan Lehen Mailan jokatzen duten hogei taldeen alebinak lehiatuko dira, Athletic Clubekoak izan ezik. Horren ordez Deportivo Alavésekoak arituko dira.
Taldea gaur goizean goiz atera da Ipuruatik, eta 19:30ean Madrigal estadioan egongo da txapelketaren aurkezpenean parte hartzeko.
Eibarrek honako partida hauek jokatuko ditu bihar (ostirala):
• 12:00 Real Betis-SD Eibar
• 18:00 Real Madril-SD Eibar
• 19:00 SD Eibar-Las Palmas
• 20:00 SD Eibar-Reala
Sailkatuz gero, amaierako fasea larunbat eta igande goizean jokatuko dute.
Teknikariak, Egoitz Leturiondo, Ander Quintas eta Eneko Zalduegi, harrobiaren arduradun Mikel González eta metodologiaren arduradun Eder Maestre ere joango dira bidaian. Gainera, La Ligak txapelketarekin batera antolatu duen harrobiko zuzendarientzako jardunaldian parte hartuko dute.
Bestalde, Alebin Errendimenduko 16 jokalariek bidaiatu dute, txapelketan 12 jokalarik bakarrik parte har dezaketen arren. Honako hauek dira jokalariak: Unai Ayala, Aitor Arrizabalaga, Ander Ereña, Iker Morales, Ander Arrizabalaga, Unai Marquez, Gaizka Zubizarreta, Jon Etxaburu, Ander Argente, Aimar Kristobal, Oier Errasti, Mikel Aspiazu, Badder El Addadi, Ander Yarza, Oinatz Zamakola eta Josu Tejada.