Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrekin salto bat egitera ausartzen zara?

Adi! Ostiral honetan, www.sdeibar.eus webgunera konektatuz gero, ekipamendu berria zuzenean ikusteko aukera izango duzu

SD Eibarrek Lehenengo Mailan egingo duen hirugarren denboraldirako prestatzen jarraitzen du. Horretarako, zaletu guztiak harritzeko marketin kanpaina bat egin du.

Armaginek salto bat egin nahi dute, zurekin batera egin ere! #AusartzenJarraitzenDugu lemapean, hitzordurako behar den guztia prest dago. Ezin duzu galdu.

Ostiral honetan, 15:30ean, gure webgunera konektatuz gero, EKIPAZIO BERRIAREN AURKEZPENA ZUZENEAN ikusi ahal izango duzu. Edo, nahiago baduzu, zatoz Ipuruara, fitxaketa berri guztiak denboraldi berriko kamisetarekin ikustera. Gainera, zure elastikoa lortu ahal izango duzu, jokalariek hainbat oparituko dituztelako, Tribuna Nagusira joaten diren zaletuei jaurtiz.
Azkenik, 17:00etan, talde osoaren entrenamendua hasiko da, José Luis Mendilibarren agindupean. Zure zain gaude!