
SD Eibarrek zaletu armaginek Leganesen jasandako indarkeria gaitzesten du eta Klub pepineroari eskerrak eman nahi dizkio salaketa kudeatzen egindako lanagatik
Gertaerak abenduaren 18an izan ziren CD Leganes – SD Eibar partidua jokatu aurretik
SD Eibarren guztiz salatzen du hainbat zaletu armaginek CD Leganes – SD Eibar partidua jokatu aurretik jada identifikatuta dauden gizabanako batzuen partetik jasandako indarkeria.
Kluba, bertara gerturatu ziren zaletu batzuei esker informazioa jaso ostean, segurtasun zerbitzuekin kontaktuan jarri zen, eta CD Leganes eta LaLigako segurtasun zerbitzuen laguntzarekin salaketa koordinatu zuen. Koordinatutako jokabide azkar honi eta aurkeztutako txostenari esker, Madrileko hiri honetara hurbildu ziren gure zaletuak eraso zituzten gizabanakoak identifikatu ahal izan dira.
SD Eibarrek, beraz, CD Leganesen segurtasun sailak eta segurtasun indarrek egindako lana eskertu nahi du. Klubak, baita ere, eskerrak eman nahi die taldea etxetik kanpo animatzeko bidaiatzen duten zaleei zein gertakizun hauek salatu zituztenei .
Baloratzen duen jarrera da eta, antzeko gertakizunak berriz gertatuz gero, jarrera bera mantentzea eskatzen du Klubak.