Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Thaylor Lubanzadio iraindu zuen jokalariaren portaera gaitzesten du eta Real Unionen utzita dabilen jokalariari bere babes osoa eskaintzen dio

Gertakizuna atzo izan zen, Real Union eta Atletico Saguntinoren arteko Federazio Kopako partiduan

SD Eibarrek bere babesa eskaini nahi dio publikoki Thaylor Lubanzadiori. Real Unionen utzita dabilen jokalariak irain arrazistak jasan zituen Atletico Saguntinoren jokalari batengandik. Beraz, erakundeak horrelako jokabideak gaitzetsi eta ukatzen ditu.

SD Eibarrek errespetua sustatzen du bere balioen artean eta jokalariari babesa eskaintzen dio momentu zail hauetan. Gainera, Kluba Real Unionekin kontaktu zuzenean dago atzo arratsaldean gertatutakoaren gainean neurriak hartu behar badira.