
Kluba
SD Eibarrek talde birtuala izango du PS4-aren VFO Ligan
Kapitain birtual eta errealaren arteko partidu batekin aurkeztu dute taldea
SD Eibarrek Play Station 4ko VFO Ligako Lehen Mailan jokatuko duen talde birtuala izango du gaurtik aurrera.
Ipuruako palkoa izan da talde honen aurkezpena egiteko eszenatokia. Bertan, Juan Sopeña ‘Gambito 1000’ talde birtualaren kapitainaren eta Dani Garcia talde errealaren kapitainaren arteko partidua jokatu da. Azken honek, gainera, Adrian Gonzalezen laguntza izan du. Partidua Ipuruako bideomarkagailuan ikusi ahal izan da.
Astelehenean hasiko da VFO Liga eta Eibarren partiduak SD Eibarrek Youtuben duen kanalaren bitartez ikusi ahal izango dira. Ekimen honetarako ireki den Twitter kontuan (@SDEibar_eSports) ere honen inguruan informazioa emango da.