Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek pintxopotea antolatu du biharko, 2015-2017 Plan Estrategikoaren herritarren parte-hartzearen prozesuan

Hurrengo saioa bihar izango da (abenduak 10, osteguna), 18:00etatik aurrera, Eibarko udaletxeko barne-patioan. Klubak kokaleku hori hautatu du daukan kutsu demokratikoarengatik

Ekimena klubaren gardentasun eta herritarren parte-hartzearen helburuen barruan ulertu behar da, eta herritar guztiek parte har dezakete. Bigarren saio honetan klubak bere bost kudeaketa-ardatz estrategikoak planteatuko ditu berriro ere, parte-hartzaileen eztabaida sustatzeko eta ekarpenak jasotzeko. Ardatzak honako hauek dira: kirol eredua, garapen ekonomiko eta sozialaren motorea, kudeaketa aurreratuaren eredua, Eibar marka eta Ipurua Tallarra.

Parte hartzeko prozesu honetan esku hartzeko, nahikoa da aipatutako orduan eta egunean udaletxeko ate nagusira joatea, barne-patiora sartzea eta eztabaidarako mahaietako batean esertzea. Bertan, klubeko langileek saioa gidatuko dute, eztabaida sustatuz eta iradokizun eta ondorio guztiak idatziz jasoz. Bien bitartean, ostegunetan hain ohikoa den pintxo-potea zerbitzatuko da. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Plan hau Kluba 2015 eta 2017 artean gidatzeko dokumentua da. Zirriborro fasean dago 102 parte-hartzaileren ekarpenak jaso eta gero, eta orain osatu eta garatu egin behar da.