Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Peruko uholdeetan kaltetutakoei emango die Ipuruako hurrengo neurketan leihatilan bildutako dirua

Egoiazia GKE eibartarrak bideratuko du laguntza

SD Eibarrek, bere Fundazioaren bitartez eta Egoaizia GKE eibartarrarekin batera, SD Eibar-UD Las Palmas partiduko leihatilan bildutako diru guztia Perura bidaltzea erabaki du. Hego Amerikako herrialde honetako hainbat probintziatan jasatako uholdeek, ‘El Niño’ fenomeno meteorologikoaren ondorioz, 70.000 kaltetu baino gehiago utzi dituzte, eta erakunde armaginak laguntzea erabaki du leihatilan jasotako dirua GKE-ari emanez. Gogoratu nahi du, gainera, Klubak Eibar Kirol Eskola daukala Piurako gunean, non 14.000 pertsona kaltetuak izan diren herrialdeko historian jasatako uholde suntsitzaileenen ondorioz.

Gainera, klubak ZERO LERROA jarri du martxan. Honen bitartez, kausan lagundu ahal izango da gutxienez 10€-ko ekarpenekin, saio bakoitzeko gehienez 25 sarrera erosita. Ekimen honen bitartez, partidora etorri ezin baina lagundu nahi dutenen ekarpenak jaso nahi dira. Modu honetan, euren diru-laguntza eskaini ahal izango dute, baina ez da sarrerarik sortuko. Egin zure ZERO LERROko ekarpena esteka honen bitartez https://sdeibar.expertustech.es/#/checkout/product/00-00085RO/event/00-00085RK

Laguntza hau, Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzarrean modu ez ohikoan onartutakoari gehitzen dena, Egoaiziak bideratuko du uholdeek eragindako kalteak ahal den neurrian leuntzeko.

Azkenik, SD Eibarrek bere zaletu eta jarraitzaileei laguntzeko deia luzatzen die, eta zuzenean Egoaizia GKE-ari donazioa egitea eskatzen die kontu hauetan:

  • LABORAL KUTXA 3035 0023 93 0231187017
  • KUTXABANK 2095 5035 06 1062284103