Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Paulo Oliveira 2021 urtera arte fitxatu du

Atzelari portugaladarrak lau denboraldirako sinatu du

Paulo Oliveira SD Eibarreko jokalari berria da, talde armaginak eta Portugalgo Sportingek transferentzia hitzarmena sinatu eta gero.

25 urteko atzelari portugaldarra da Oliveira (1992/01/08, Vila Nova de Famalicào). Erdiko atzelari indartsua da, baloia jokoan ateratzeko gaitasun handikoa, eta iaz 13 neurketa jokatu zituen Ligan.

Alvaladera 14-15 denboraldian iritsi zen, Vitoria Guimaraes taldetik.

Portugalgo selekzio absolutoaren neurketa bat jokatu du, eta SD Eibarrekin lau denboraldirako sinatu du, 2021 urteko ekainera arte.