Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Orellana neguko fitxaketa berri gisa aurkeztu du

Txiletarra Mendilibarren aginduetara dago, eta urtarrilaren 1tik aurrera jokatu ahal izango du

Fabian Orellana SD Eibarreko jokalari berri gisa aurkeztu dute gaur. Txiletarrak Amaia Gorostiza lehendakaria eta Fran Garagarza kirol zuzendaria izan ditu alboan, eta hauek ongietorria eman diote.   

31 urte ditu Orellanak, eta Lehen Mailan esperientzia handiko jokalaria da. Izan ere, 153 neurketa jokatu ditu La Ligan jokatutako zazpi denboraldietan. Valencia CFtik utzita iritsi da Eibarrera denboraldi amaierara arte, eta armaginek bi urterako fitxatuko lukete maila mantenduz gero.  

Fitxaketa berria "ilusioz beterik" dagoela azaldu du, eta "klubaren interesak eta kirol proiektuak" erakarrita aukeratu du Eibar, beste talde batzuen eskaintzak baztertuz.

Amaia Gorostizak klubak zein jokalariak egindako ahalegina txalotu nahi izan du, eta Garagarzak Valencia CF taldearen erraztasunak eta laguntza eskertu ditu.