Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek omenaldia egingo die taldeko Presidente, Zuzendari, entrenatzaile eta jokalari ohi guztiei

Ekitaldia 75. urteurrenaren esparruan programatu zen eta Ekialdeko Harmaila berritzeko lanak bukatzean egingo da

SD Eibar taldeko Presidente, Zuzendari, entrenatzaile eta jokalari ohiei omenaldia egiteko ekitaldia antolatzen ari da, haiei esker lortu baitu Klubak gaur egun duen arrakasta.

Nahiz eta SD Eibar Fundazioak 75. urteurrenaren programaren barne sartu, ekitaldi hau ezin izan da oraindik ospatu arrazoi logistikoak eta Ipuruako harmailak berritzeko lanak direla eta.

Omenaldia Ipuruan partida dagoen egun batean egingo da. Gonbidatuek zehaztear dagoen toki batean bazkalduko dute (bertaratzen den jende kopuruaren arabera aukeratuko da lekua) eta ondoren estadiora gonbit egingo zaie talde armagina animatzeko.

Kostu guztiak, bazkaria barne,  Klubaren kontu joango dira, baina plaza erreserbatzeko pertsona bakoitzeko 15 euro ordaindu beharko dira. Bildutako dirua ongintza-xedeetarako erabiliko da. Ekitaldira hurbildu nahi direnek, 15 euroko zenbatekoa sartu behar dute hurrengo kontu zenbakian, izena ematen duen pertsona edo pertsonen izena adieraziz: 

ES83 0138 0005 1400 1056 1744

Omenaldi honen bitartez, SD Eibarrek euren lana eta ahaleginarekin Kluba gaur egungo egoera pribilegiatura eraman duten pertsonak aintzat hartu nahi ditu, geure nortasuna osatzen duten balioak sustatu dituztenak.