/
Skip to main content
Kluba

SD EIBARREK MUXUZ BETEKO DU IPURUA

San Valentin egunaren harira, Ipuruak muxu eta maitasun adierazpen politenak bilatuko ditu harmailetan, zenbait sorpresa izango diren egunean

There are no reactions yet. Be the first!

Talde armaginak ekimen berezi bat jarriko du martxan datorren igandean, hilak 14, jarraitzaileei partida aurretik, atsedenaldian eta partida ondoren animazioa eta dibertimendua eskaini asmoz. Bideomarkagailuari konektaturiko kamera batek jokalarien beroketa lanak, aldaketak etab. jasoko ditu, baina horrez gainera, atsedenaldian euren maitasuna erakutsi nahi duten jarraitzaileak grabatuko ditu, eta partidan zehar argituko diren beste zenbait sorpresa ere izango dira.