Fundazioa
SD Eibarrek martxan jarriko du, hurrengo astelehenean, hilak 9, dilista pardinen bilketa.
SD Eibarrek, SD Eibar Fundazioaren bitartez, abian jarriko du aurten ere dilista pardina biltzeko ekintza solidarioa. Aurreko urteetan izandako harrera onaren ondoren, Zaporeak Proiektuaren eskutik egindako ekimena martxoaren 9tik 14ra garatuko da.
Bilketa Orsaixanen egingo da, klubak Ipuruan duen denda ofizialean.
Dilistez gain, beste oinarrizko produktu batzuk ere eman ahal izango dira, hala nola konpresak, pixoihalak eta hidrogelak.