Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarrek lehen taldeko teknikarien eta harrobiko entrenatzaileen arteko elkarlan programa sustatzen du

Martxan dagoen Denok Bat programak futbol profesionalean eta prestakuntza mailan daudenen arteko hurbilketa suposatzen du

SD Eibarrek martxan jarri duen Denok Bat programaren helburua lehen taldeko teknikarien eta Harrobiko entrenatzaileen elkarbizitza eta elkarlana da.

SD Eibar Fundazioak, Harrobiko Zuzendaritzak eta Metodologia Sailak bultzatutako proiektu hau berria eta aitzindaria da Lehen Mailako taldeen artean.

Martxan jarri denetik, Harrobiko entrenatzaileek, txandaka, lehen taldeko teknikariekin egiten dute lan eguneroko entrenamenduetan, zelaian bertan lan egin eta ikasten.

Denok Bat proiektuak futbol profesionalaren eta prestakuntza mailako futbolaren arteko hurbilketa suposatzen du, autoezagutzan laguntzen eta futbola osatzen duten elementu ezberdinetara hurbiltzen, hasierako etapatik goi-errendimenduraino elkarlaneko lerro bat ezarriz.

SD Eibar Urkoren (Gorengoen Maila) entrenatzaile Ander Trebiñoren berbetan, “esperientzia oso positiboa izan da, ez bakarrik garapen profesionalerako, baizik eta hazkuntza pertsonalerako ere José Luis Mendilibarren talde teknikoarekin batera. Euren umiltasun eta apaltasunaz, eta erlazio interpertsonalei ematen dien balioaz asko ikasi dugu”.

Metodologia eta Taldeen Koordinatzaile Fernando Iturbek entrenatzaileek ekimen honen alde emandako pausua baloratzen du ere. “Gure teknikarien prestakuntzarako konpromisoa berebizikoa da harrobiko metodologia hobetzeko daukagun apustuaren hazkuntzan, eta Denok Bat proiektuak prestakuntzako futbolaren eta futbol profesionalaren arteko distantzia murrizten du, bi noranzkoko ikasketa eta autoezagutzarekin”.

SD Eibar Fundazioak ez du soilik Harrobiko 250 jokalarientzat eskola izan nahi, baizik eta entrenatzaile akademia bat.

Asmo honen barruan, Denok Bat proiektua denboraldi honetako ekimen garrantzitsuenetarikoa da Gipuzkoako Futbol Federakuntzarekin Ipuruako Formakuntza Zentroan ematen diren kurtso ofizialekin batera.