Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Lagunarte Ofiziala dauka Venezuelan

Zaletu armaginek taldea animatu ahal izango dute Peña Eibar en Venezuelarekin

Eibarrek Real Madriden aurka jokatuko duen astean, armaginek Lagunarte Ofizial berri baten laguntza jasoko dute, kasu honetan Venezuelatik, Peña Eibar en Venezuelaren eskutik.

Mundu osoko zaletu taldeak ofizializatzeko kanpainak martxan dirau eta, oraingoan, Venezuelako 14 lagun bildu dira armaginak animatzeko. Izan ere, Twiterren kontu oso aktiboa daukate, @SDEibarVZLA eta Facebooken ere orrialdea zabaltzekotan dira.

Jose Solano da talde honen presidentea eta Barinasen egoitza duen lagunartea ordezkatzen du. Gainera, herrialde hartako hainbat estatutako jarraitzaileak ere batzen ditu: Puerto Ordaz, Barquisimeto eta Valencia.

Izapide guztiak gainditu ostean, gaur egin da ofiziala Peña Eibar en Venezuela, Klubaren 33. lagunartea. Klubak gogorarazi nahi du lagunarteak ofizializatzeko kanpainak martxan jarraitzen duela, beraz, interesa dutenek www.sdeibar.com/aficion/penyas/como-crear-una-pena orrialdea bisitatuz edo comunicacion@sdeibar.com helbidera idatziz eskuratu dezakete informazio gehiago.