Skip to main content
EU
Peñak

SD EIBARrek lagunarte berria dauka gaurtik aurrera Castellóko probintzian

Peña Alto Palancia Armera (P.A.P.A) talde armaginaren 30. lagunarte ofiziala da

SD Eibarrek jarraitzaileak gehitzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Castellóko probintziakoak dira Peña Alto Palancia Armerako (edo P.A.P.A., eurek deitzen diotenez) kideak. Segorbeko udalerrian kokatzen da egoitza ofiziala eta zaleek handik bultzatuko dute talde armagina, partidetara hurbildu ezin direnean.

Jarraitzaile armagin hauen eta kolore gorri-urdinen arteko amodio-istorioa klubak 2014an egin behar izan zuen kapital gehikuntzaren esparruan sortu zen. Eibartarrek egindako borroka mirestu egin zituen eta geroztik taldearen jarraitzaile fidelak dira. Ipurua ere ezagutzen dute, pasa den urtean bisita egin baitzuten.

Tramite guztiak bete ondoren gaur bilakatu da lagunarte ofiziala Peña Alto Palancia Armera, talde armaginaren 30.a. SD Eibarrek gogorarazten du lagunarteen ofizializaziorako kanpaina zabalik dagoela. Interesdunek informazio gehiago eskuratu dezakete hurrengo estekan: https://www.sdeibar.com/eu/zaleak/penak-ofizialak/pena-bat-sortu; edo helbide honetara e-mail bat bidaliz: comunicacion@sdeibar.com