Skip to main content
Kluba

SD Eibarrek kontratua luzatzea eskaini die Dani García eta Asier Riesgori

Informazioa Fran Garagarza Kirol Zuzendariak aditzera eman du prentsaurrekoan

There are no reactions yet. Be the first!

Fran Garagarzak, SD Eibarreko Kirol Zuzendaria, gaurko prentsaurrekoan adierazi du Klubak kontratua luzatzeko eskaintza egin diela Dani García eta Asier Riesgori.

2017ko ekainean bukatzen da Gipuzkoako bi futbolariek Eibarrekin daukaten kontratuzko harremana eta erakunde armaginak biei eskaini die kontratuak 2018ko ekainera arte luzatzea.

Fran Garagarzaren hitzetan, “beraiekin hitz egiten ari gara eta presa barik ari gara lanean, baina pausotxoak emanez”. “Seguruenik ez da eragiketa arina izango, baina klubaren helburua pauso hau ematea da eta orain beraien eskuetan dago erantzun bat ematea”.

“Multzoari eta Klubari oreka ematen dieten jokalariei eta, batez ere, etxeko jokalariei, balioa eta jarraitutasuna eman behar diegu. Ez dugu ezaugarri horietako jokalari asko eta balio eta jarraitutasun hori eman behar diegu”.

Prentsaurreko osoa gure web-gunean entzun daiteke, “Sonidos de Ipurua” atalean.