Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Klubaren Egun Erdiei dagokien diru kopurua itzuli du

Transferentzia hurrengo egunotan jasoko dute baldintzak bete zituzten abonatuek

SD Eibarrek Ipuruako abenduan ezarritako neurriak bete dituzten abonatuei Klubaren Egun Erdiei dagokien diru kopurua itzuli die.

CD Vitoriak igandean jokatu zuen azken partidua Ipuruan, eta orduan egin ahal izan da kalkulua eta diru kopuruen itzulera. Bigarren taldearen partiduak ez ziren kontutan hartzen zenbaketa egiteko orduan, baina bere partiduengatik ezin izan da sistema informatikoan partiduen denboraldia itxi.

Masa sozialari entzun ostean, Klubak erabaki zuen Ligako azken hamaika partiduetara joaten zirenek edo bere aulkia Klubaren esku uzte zutenek Klubaren Egun Erdien diru kopurua jasoko zutela trukean eta, bederatzi partiduetara joaten zirenek, Egun Erdi baten kopurua jasoko zutela.

Kargua maiatzean egitea erabaki zen hasiera batean –lehen taldearen partiduak amaitzea-, baina Bigarren B Mailara CD Vitoriak Ipuruan jokatzen dituen partiduek ezin izan dute partiduen denboraldiaren itxiera administratiboa egiten utzi.