Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Kirol Zuzenbidea saria jaso du, enpresa-kudeaketa omentzen duena

Eibar Kirol Elkarteak "Kirol Zuzenbidea 2015" saria jaso du gaur Ipuruan, Kirol Zuzenbidearen Euskal Elkartearen eskutik, bere enpresa-kudeaketa omentzen duena.

Elkarte honen Presidentea den Santi Merinoren hitzetan, sariduna aho batez izan zen hautatua, "kapital hazkundearen prozesuan egindako aparteko kudeaketa dela eta, ekonomia arloan zein arlo juridikoan, talde profesionala estatuko futbolaren elitean egotea ahalbidetu duena".

Klub bat enpresa arloko kriterioak erabiliz kudea daitekeela erakutsi izana eskertu dio SD EIbarri, eta "helburua lortze aldera aurpegia eman eta mendira igotzea" ere bai, 2014ko kapital hazkundearen harira.

Borja Iriarte, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko magistratua eta Kirol Zuzenbidearen Euskal Elkarteko kidearen hitzetan, Eibar "futbol kudeaketaren adibide da, arlo ekonomikoan eta kirol arloan", "maila ez mantentzea bezain garrantzitsua da ekonomikoki porrot ez egitea".

SD Eibarren Presidentea den Alex Aranzábalen hitzetan, "futboletik at ematen den esker ona da, kudeaketa bigarren mailako kontutzat hartzen baita, arlo aspergarria eta interesik gabea".

"Kapital hazkundeari esker Eibarrek ezinezko zirudiena lortu zuen. Mehatxua aukera bihurtu genuen, eta aukera hori Klubaren historian inflexio puntu izango da. Sari hau, prozesu hartan parte hartu zuten guztiei eskainia dago, lantalde bikain hari", adierazi du.

Aranzabalekin batera, Administrazio Kontseiluko zenbait kide ere bertan izan dira, "borrokan jarraituko dugu jendeak ezinezko direla uste duen gauzak lortzen jarraitu ahal izateko"

La Asociación Vasca de Derecho Deportivo / Kirol Zuzenbide Euskal Elkartea, kirol arloan lan egiten duten juristentzat hausnarketa foro izan nahi duen erakundea da, Euskadin aitzindaria dena.