Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek José Angel "Cote" jokalari berria aurkeztu du

2020 urtera arte sinatu du asturiarrak eta oso pozik azaldu da

SD Eibarrek gaur aurkeztu du José Angel "Cote" jokalari berri bezala. 27 urteko asturiarrarekin batera José María Arrizabalaga, kirol lehendakari ordea, eta Fran Garagarza kirol zuzendaria izan dira.

Cotek 15 zenbakia jantziko du elastikoan, eta ilusioz beterik dagoela zehaztu du. "Eskaintza asko izan ditut, baina Eibarrek azaldu didan proiektuak asko erakarri nau hasiera hasieratik. Aspaldian erakutsi zidaten interesa, hitza eman nien eta bete egin dut. Argi nuen hemen egotea nahi nuela", azaldu du. 

Mareoko harrobian hazitakoa, lehen maila txapelketa ezberdinetan esperientzia duen jokalaria da. "Ezker hegala da, oso bertikala. Aurkariaren zelai aldean gustura maneiatzen da, eta erdiraketak egiterakoan maisu da", adierazi du Garagarzak.

Era berean, Arrizabalagak Cote Eibar aukeratu izana eskertu nahi izan du "eskaintza guztien gainetik, zehaztuz.