
SD Eibarrek Ipuruako partidetan indarrean dauden segurtasun-neurriak gogorarazi nahi ditu
SD Eibarrek Ipuruako partidetan indarrean dauden segurtasun-neurriak gogorarazi nahi ditu, Ligak Frantziako atentatuen ondoren eman dituen jarraibideen arabera. Neurriok denboraldiko gainontzeko partidetan aplikatuko dira
Ikusleak zelaira sartzeko lateak 14:30ean zabalduko dira (partida baino ordu eta erdi lehenago) eta zaleei gomendatzen zaie denbora askorekin eta mailaka etortzea, ohi baino araketa eta miaketa gehiago egingo baitira.
Abonatuei eskatzen zaie arau guztiak betetzen dituen txartela eramatea eta txartelari dagokion erabilera ematea (erretiratuen txartela, haurrena, etab.). Edozein irregulartasun aurkituz gero, txartela daramanari ez zaio zelaian sartzen utziko. Bere egoera Klubaren bulegoetan zuzendu ahal izango du, eta ateak zabaltzen diren unetik egongo dira irekita bulego horiek.
Ikusle bakoitzak bere sarrerari dagokion eserlekuan egon behar du. Arau hori betetzen ez duten ikusleei partidaren edozein unetan eskatu ahal izango zaie dagokien lekura bueltatzeko.
Larrialdietako ebakuazio-bideak direnez, biziki garrantzitsua da harmailetako plataformak eta sartzeko eskailerak libre egotea partidan.
Zelaira sartu eta ondoren handik irten diren ikusleek ezin izango dute berriz zelaira sartu. Atsedenaldian irteten direnek ezin izango dute berriz sartu.
Debekatuta dago mendebaldeko aldean dagoen ondoko zelaira sartzea edo hori edozer gauzatarako erabiltzea.
Zaletuei eskatzen zaie motxila, poltsa edo zorrorik ez ekartzea, eta ez sartzea alkoholdun edaririk, guztia ere errazago sartzeko eta segurtasuna bermatzeko.
Posible da zelaira haurren orgatxoarekin sartzea sarrerako atean ematen diren jarraibideei men egiten bazaie: haien ardurapeko umearekin dagokien eserlekuan eseriko dira, ez dituzte dagozkienak baino eserleku gehiago hartuko, gainean daramatzaten poltsa guztiak miatuko dira, eta orgatxoak horretarako prestaturiko eremuetan utziko dira, ebakuazio-bideak libre utziz.
Klubak gogorarazi nahi du debekatua dagoela irainak edo oihu arrazistak edo xenofoboak oihukatzea, eta hori egiteak balitekeela biolentziaren kontrako batzordearen zigorra sorraraztea.
Komunikabideei dagokienez, filtro bikoitza ezarriko da: aurrena, NAN erakutsiz prentsa-txartela edo akreditazioa duten guztiak identifikatuko dira (NANeko eta prentsa-txarteleko edo akreditazioko datuek bat etorri behar dute). Nortasuna egiaztatu eta gero, pertsonak eta haiek daramatzaten tresnak miatuko dira.
Gehigarri bezala, kotxez datozenentzat bi aparkaleku daude: Eroskiko goiko aldeko aparkaleku irekia eta El Corte Ingléseko lur-azpiko aparkalekua.