Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek hamar partida jokatuko ditu aurredenboraldian

Armaginek egonaldia egingo dute Austrian uztailaren 27tik abuztuaren 7ra

Fran Garagarza SD Eibarreko kirol-zuzendariak taldearen aurredenboraldiaren berri eman du gaur. Taldeak hamar partida jokatuko ditu eta egonaldi bat egingo du Austriako Kossen herrian (Tirol eskualdean) uztailaren 27tik abuztuaren 7ra bitartean.

Orain arte adostutako partidak hauek dira:

- Uztailak 19: Real Union (2.B maila) - SD Eibar Irungo Gal estadioan.

- Uztailak 22: SD Eibar - Real Sociedad B (2.B maila) Atxabalpen (Arrasate).

- Uztailak 26: CD Mirandés (2. maila) - SD Eibar Anduvan (Miranda de Ebro).

- Uztailak 28: Zehaztu beharreko talde baten kontra Austrian.

- Uztailak 30: Besiktas - SD Eibar Leogang-en (Austria)

- Abuztuak 4: Kolonia - SD Eibar Kitzbuhel-en (Austria)

- Abuztuak 6: Leipzig - SD Eibar Kufstein-en (Austria)

- Abuztuak 13: Zaragoza - SD Eibar La Romaredan

Beste bi partida falta dira zehazteko Austriatik bueltan.

Iragarpen hau gosari informatibo batean egin da, eta bertan izan dira, halaber, José María Arrizabalaga Klubeko kirol-presidenteordea eta Mikel González oinarrizko futbolaren arduraduna. Ekitaldian Kirol Zuzendaritzaren eta oinarrizko futbolaren barne-egitura azaldu da ere.