Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek futbol inklusiboko bere taldea aurkeztu du

Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundian izan da, eta Denis Itxasorekin eta Amaia Gorostizarekin batera AXA, taldeko babesle nagusia, izan da

Amaia Gorostizak, SD Eibarko lehendakariak, Denis Itxasok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak, eta Alvaro Alzagak, AXAko Lurraldeko Zuzendariak, gaur aurkeztu dute Liga Genuinen parte hartuko duen futbol inklusiboko taldea.

Liga Genuine desgaitasun intelektuala duten jokalariez osatutako taldeek osatzen dute, eta lehiaketa hilaren 16an hasiko da. Horrez gain, SD Eibar Fundazioa garun paralisia duten pertsonekin osatutako beste talde bat sortzen dihardu, Gipuzkoan dagoen aurrenekoa.

SD Eibarren proiektua Ander Romaratek zuzentzen du, Londreseko Paraolinpiar Jokoetan parte hartu zuen Kirolgi kirolaria, eta egun SD Eibarko futbol inklusiboko arduraduna.

Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez “SD Eibarrek bere Fundazioaren bitartez Gipuzkoako kirolean inklusioa eta berdintasuna eman daitezen egindako urratsa ezinbestekoa da. Gipuzkoan ezaugarri hoiek dituzten kirolariei iristeko emandako pausua oso garrantzitsua da, eta horrez gain garun paralisia duten lehen taldea sortzea ere gauza handia da”.

Amaia Gorostiza SD Eibarko presidentearen hitzetan, “Gipuzkoa Foru Aldundiaren eta AXAren eskutik horrelako proiektu baten alde egitea ilusioz betetzen gaitu. Esfortzua, maitasuna eta baliabideak jarri ditugu, eta eskertzekoa da eman diguten laguntza”. Gorostizaren iritziz, “Lehen Mailako taldea gara, baina ez dugu inguruan duguna ahazten, eta giza eta kirol ekimen ezberdinetan parte hartzen jarraituko dugu, Kirolgi programarekin zein Eibar hiriko kirol klubei diruz laguntzen. Hori da bidea”.

Alvaro Alzaga AXAko Lurraldetasun Zuzendariak, aldiz, taldeko babeslea izateak zer suposatzen duen azaldu du. “Gure laguntza txiki honekin Eibar futbol inklusiboko talde onenen artean kokatu nahi dugu, guretzako ezinbestekoa delako gizarteari berak emandako itzultzea”.