Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Florian Lejeune Newcastle Unitedera saldu du

SD Eibar eta Newcastle United adostasun batera iritsi dira, eta Florian Lejeune jokalariak Premier Leagueko talde horretan jokatuko du. Era horretan, jokalari frantziarrak ez du talde armaginean jarraituko.  

Lejeune iaz iritsi zen Eibarrera, eta 26 urteko atzelariak 34 neurketa jokatu ditu azken denboraldi honetan, hoietatik 33 hasieratik zelairatuz

SD Eibarrek jokalari frantsesak egindako lan bikaina eta erakutsitako profesionaltasuna eskertu nahi ditu, eta etorkizunera begira zorterik onena opa dio.