
Kluba
SD Eibarrek ez dizkio sarrerak eskatuko FC Barcelonari prezio altuarengatik
73 eta 156 euro arteko sarrerak eskaintzen zituen talde kataluniarrak afizionatu eibartarrentzat
SD Eibarrek FC Barcelonari bere zaletuentzat sarrerarik ez eskatzea erabaki du, Ligako azken partidurako, hauen prezio altuagatik.
FC Barcelonak sarrera kopuru jakin bat eskaini zuen, Camp Nouen kanpoko zaletuentzat egokitzen den tokian, 73 eurotan. Gainera, tribunako sarrerak 156 eurotan erosteko aukera ere luzatzen zen.