Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek eta Sergi Enrichek kontratu luzatzea sinatu dute 2019ra arte

Balearretako jokalariak prentsaurrekoa eskainiko du bihar Ipuruan

SD Eibarrek eta Sergi Enrichek alde biak batzen dituen kontratu luzatzea sinatu dute gaur 2019ko ekainera arte.

Enrichentzat (Cuitadella-Menorca, 1990) bigarren denboraldia da talde armaginean, 2015ko udan CD Numanciatik bi denboraldirako kontratuarekin etorri ostean.

Balearretako jokalariak 2018ko ekainera arteko kontratu luzapena sinatu zuen 2016ko urtarrilean eta orain Eibarrekin duen lotura berritu du, kasu honetan 2019ra arte.

Eibarrera iritsi denetik, Enrichek Ligako neurketa guztiak jokatu ditu (59), 17 gol sartuz (9 gol iazko denboraldian eta 8 oraingoan). Gainera, bi denboraldien artean Kopako 5 partidu jokatu ditu, 3 gol sartuz.