
Kluba
SD Eibarrek eta Insalusek babesletza konpromisoa berritu dute
Insalusek klubeko Hornitzaile Ofiziala izaten jarraituko du beste bi denboralditan
SD Eibarrek eta Insalusek beste bi denboralditan berritu dute babesletza konpromisoa, eta Gipuzkoako ur-enpresak Hornitzaile Ofizial izaten jarraituko du.
Insalusen ur mineral naturalak gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen entrenamenduetan eta partidetan presentzia izaten jarraituko du. Gainera, markak Ipuruako taberna guztietan merkaturatuko du bere produktua partida egunetan, baita SD Eibarrek egiten dituen bestelako ekintzetan ere.
Insalus 1888tik dago merkatuan. Mineralizazio ertaineko ura da, eta kaltzioa, bikarbonatoak eta sulfatoak ditu osagai nagusi.
Insalus 1888tik dago merkatuan. Mineralizazio ertaineko ura da, eta kaltzioa, bikarbonatoak eta sulfatoak ditu osagai nagusi.